2008ko Greziako istiluak

Atenasko enfrentamenduak.

Greziako 2008ko istiluak abenduaren 6an hasi ziren, Atenasko Exarcheia auzoan Greziako Poliziako indar berezietako (Epaminondas Korkoneas) kide batek Alexandros Grigoropoulos 15 urteko gaztea (grezieraz: Αλέξανδρος Γρηγορόπουλος) tiroz hil zuenean. Gertaera horrek kale-istilu eta enfrentamendu larriak eragin zituen abenduaren 7ko goizean Atenasko kaleetan.

Istiluetan gazteek poliziari aurre egin zioten barrikadak jarriz eta molotov koktelak jaurtiz. Halaber, hainbat saltoki eta eraikin ere eraso zituzten. Istiluok Tesalonika Greziako bigarren hirira hedatu ziren, baita beste hainbatera ere.

Abenduaren 8an, ezkerreko alderdiek deituta, milaka lagunek manifestazioa burutu zuten Atenasko kaleetan zehar hilketa salatu eta klase politikoaren aurka azaltzeko. Liskarrek beste hirietara zabaltzen jarraitu zuten.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search